loading

Blog

Muebles_Basoko_Altzariak_Guipuzcoa_Gipuzkoa_Reforma

Etxea oraindik eta zureago bilakatzen

Ibilbide luzean altzairuetan bereiztuta, Basoko zure bizitokiko behar eta txoko guztietara moldatzen da.

 

Garces familiak 84 urte baino gehiago daramatza Basokoren gidaritzan, altzarien munduan esperientzia lortuz eta euren bezeroak lagundu eta aholkatzen, bizileku bakoitzan ingurune bakar eta eroso bat eratzeko.

Bere kokaleku berrian, N-1 errepidetik ikusi daitekeen eraikin enblematikoan, establezimendu honek zure eskura jartzen du dekorazio eta altzari marka handienetan aukera zabala, bai logelarako, egongelarako, baita sukalde edo komunerako ere; beti ere, forma eta estilo ezberdinetan.

Disziplinarteko talde osatu eta espezializatu batekin kontatzen du Basokok, bezeroaren behar eta gustuetan oinarritutako arreta pertsonalizatua eskainiaz, bakoitzaren proiektura moldatuz. Izan ere, zaindutako diseinua eta primerako kalitatea dira esposiziotik nahiz enkarguz dendan jaso daitezkeen produktuen gakoa. Artikulu eta osagarri bakunetatik, gela osoak hornitzera arte.

Zure ideiei forma ematen

Bezeroek ideia jartzen dute; beraiek berriz, aplikazioa. Espezialisten eta zure arteko taldeko lan bat burutuko da, azken emaitza bilatu izan denaren berdina izan dadin, profesional hauen lanak eskaintzen duen garantia osoarekin.

Zure estiloa diseinatzen dute, pertsonalizatutako proiektuak aurrera eramanez eta dekorazio kontzeptuak sortuz. Horregatik, salerosketaz gain, dekorazioan, erreformetan eta obren zuzendaritzan ere egiten dute lan.

 

+ INFO:

Helbidea: Larrea Auzoa, s/n – 20150 Villabona

Telefonoa: 943 69 29 65

Web: www.basoko.eus

Email: info@basoko.eus

SHARE THIS