loading
Muebles_Basoko_Guipuzcoa_Tienda

Marka eta altzari onenak biltzen dituen espazioa

BASOKO, ALTZARI DENDA BAT BAINO GEHIAGO

LOGELAK

Estilo eta kalitate guztietako logelak, baita horman sarturiko, ate tolesgarridun edota irristailu-atedun armairuak ere; eta batez ere, logela bakarrak zurekin eta zuretzat diseinatuak.

EGONGELAK

Egongela gure etxebizitzen ardatz bilakatu da. Zure egongela erosoa eta atsegina izan dadin aholkuak emango dizkizugu. Prezioa zuk zuk jarri, gainerakoa utzi gure esku.

SUKALDEAK

Gure bizitzeko modua eraldatzen ari da, baina zenbat gustatze zaigun sukaldatzea Herri honetan! Sukalde-egongela espazioa artikulatzen dugu hain kotizatua dagoen m2-ari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Gure adituek aholka zaitzaten utzi eta zeure zeurea den etxea sor ezazu.

HAUR ETA GAZTEENTZAKO LOGELAK

Zure seme-alaben logelek behar ezberdinak bete behar dituzte: armairua, ohea, ikasteko nahiz jolaserako gunea… Seme-alaben garapena etxean hasten da eta horregatik, logela aztertu eta zuen seme-alaben mesedera jartzea da gure lana.

SOFAK

Egun guztian zehar amesten duzun lasaitasun momentu horretarako funtsezko atalak dira sofak. Zure esertzeko edo etzateko moduaren araberako sofa aholkatuko dizugu. Gogora ezazu zure sofarekin asmatzeak bizi kalitatea bikoiztuko dizula. Horretarako gure bezeroen asetze maila ziurtatzeaz arduratzen gara.

Muebles_Basoko_Guipuzcoa_Tienda
ATSEDENA

Zer esan gure bizitzaren herena bere gainean etzanda igarotzen dugun elementuari buruz. Koltxoia erosi bezain laster amortizatzen da eta baita osasunean igarri ere! Behar duzun bakarra gure aholkularitza profesionala da.

Muebles_Basoko_Guipuzcoa_Tienda
BAINUGELAK

Gure etxebizitzetan maiz ahazten dugun espazioa. Zergatik ez espazio atsegin bilakatu? Basokon espazio honek zure higiene pertsonalaren beharrak bete ditzan tematzen gara, baina aldi berean egongelan bezain gustura senti zaitezen nahi dugu.