loading

Blog

Muebles_Basoko_Guipuzcoa_Reforma_Villabona

Etxean argi gehiago izateko 6 aholku

Basoko Altzariaketik, altzarietan enpresa erreferente Gipuzkoan, aholku eta trikimailu batzuk emango dizkizugu etxean daukagun argia topera aprobetxatu ahal izateko, urteko egunik luzeenak ditugun honetan. Ondo argiztatutako etxe batek handiagoa nahiz alaiagoa dirudielako!

  • Orientazio ona:

Hasi aurretik, eraikinaren orientazioa hartu behar da kontuan. Hegoaldera begira badago kokatuta, askoz ere argi gehiago izango dugu urte osoan zehar; iparraldera begiratzen badu berriz, etxeetan kolore argiagoak erabiltzeko beharra dago (ondoren ikusiko dugun moduan), eguzkiak ezpaitu argi handiagirik sartuaraziko  gure etxera.

 

  • Pareta gutxiago, hobe:

Bizilekuen ererforma integralengatik da ezaguna Basoko Altzairuak. Gaur egun, gero eta tendentzia handiagoa dago horma eta tabikeak botatzeko; izan ere, gela asko dituen etxe batek argiaren bidea moztuko du. Gero eta gela handiagoak, gero eta argi natural gehiago.

Azken aldian, Basoko Altzariak-ek Gipuzkoan egindako erreformek korridoreak desagerrarazten izan dute funtsa. Horien ordez, apalategi baxu eta luzeak jarri dira, gelak banatzeko funtzioarekin jarraiki, argia ere mantentzeko.

  • Leiho handi eta zabalak  (posible den heinean):

Eraikinak komunitatearenak direnean, ez da izaten bizitokien kanpokaldea erreformatzeko aukerarik; baina horrela ez denetan, Basoko Altzairuak-ek ahal diren leiho handienak jartzeko aholkua ematen du beti, kontuan harturik lainotutako zenbat egun izaten ditugun Gipuzkoan. Gero eta handiagoak izan, argi gehiago sartuko da, nahiz eta eguzkiak ez zuzenean jo. Iparraldera jotzen duten eraikinak ez dira multzo honetan sartzen eraginkortasun energetikoagatik.

  • Horma zuriak (edo ia):

Bizitokiak berritzerako garaian, Basoko Altzariakek tonu argiak aukeratzen ditu hormentzako kolore nagusitzat: etxea ez bada bereziki argitsua, kolore argiko altzari eta paretek (zuria, artile kolorea…) aparteko argitasun bat eskainiko diote.

  • Ez bada nahikoa:

Ez bada posible naturalki etxea nahi bezain beste argiztatzea, argi artifizial baten bila jo beharko dugu. Hasteko, argi orokor aproposa aukeratu beharra dago, gure bizitokiari egokitutako intentsitatea emango diona; eta ondoren, beste lanpara mota batekin osatu daiteke. Horretarako, Basoko Altzariakek marka eta modelo onenen eskaintza zabala dauka eskuragarri, euren proiektuetan aplikatu ahal izateko.

 

  • Altzarien garrantzia:

Aurretik ezagutarazi modura etxeei argitasuna gehitzeko gakoa erreformak badira ere, altzariek eta dekorazioak zerikusi handia daukate. Horregatik, Basoko Altzariaken kontu handia jartzen diogu Gipuzkoako etxebizitzen dekorazioei. Honek argitasuna ematea nahi badugu, aukeratutako altzariek txikiak eta argiak izan beharko dute, handitasun sentsazioa emateko. Beste aholku bat ispiluak leihoetatik gertu jartzea litzake; horrela, argia gela guztira iritsiko baita.

Aholku eta ideia gehiagorako, bisitatu gure sare sozialak eta ezagutu gure azken proiektuak.

SHARE THIS