loading

Blog

MueblesBasoko_MueblesGuipuzcoa_Decoración

Nola lortu “oreka berdea” landareak dekorazio moduan erabiliz?

Gipuzkoan ez dago urrutira begiratu beharrik kolore berdea ikusteko: natura, zelai erraldoiak, mendiak, baso erraldoiak.. azken finean, landareak. Eta kontuan hartu beharra dago landare hauek ez diotela begibistari bakarrik egiten ekarpena: gure osasunari egiten diote handiena. Baina, lortu al daiteke guretzat hain onuragarria izango den “oreka berde” hori gure etxeetan, altzari eta dekorazioaren bitartez? Bai, lortu ahal da. Eta Muebles Basoko Altzariaketik azalduko dizugu nola, etxeko gela guztiak kontuan hartuta. (Landareak Dekorazioa Gipuzkoa).

 

Logela eta bulegoak:

Landareek eskaintzen diguten onurarik garrantzitsuena airearen garbiketa da. Egunean zehar oxigenoa emititzen dute, karbono dioxidoa xurgatu bitartean; beraz, oso gomendagarriak dira inguru itxietarako, eta oraindik eta gehiago Gipuzkoan daukagun hezetasuna kontuan hartuta.

Hala ere, ezin du mundu guztiak landare hauek zaintzeko tarte bat aurkitu; beraz, landareez ari garenean, artifizialez ere hitz egin beharra daukagu, zeinak gaur egun ezin diren estetikoki ia naturalengandik ezberdindu.

Dena dela eta, logela eta bulegoetan (egunean denbora gehiena hemen igaro dugulako) altzarien artean landare berde handiak gomendatzen da.

MueblesBasoko_MueblesGuipuzcoa_Decoración

Sukalde eta jangela:

Perrexila, oreganoa… Kontsumitzeko prest erosi beharrean, zergatik ez gure sukaldeetan landatu? Ez dira dekoraziorako elementu soila izango; izan ere, freskotasuna eskaintzeaz gain, erabilgarriak izango zaizkigu geure otorduetarako. Sukaldatzeko erabiltzen diren landare hauek zaintzeko oso errazak dira, eta argi gehiegi behar ez dutenez, ez dago sukalde edo jangelan edukitzeko arazorik. Gehienetan desordenatuta ditugun altzariak apaintzeko balio izango digute, gainera.

 

Komuna:

Dekorazio eta altzari-ei dagokionean ,denbora gutxien eskaintzen diogun espazioa izaten da komuna, baina aldi berean, etxean gehien erabiltzen den geletako bat da. Bertan erabiltzen diren produktuei dagokienez eta sortzen den hezetasuna dela eta, ezinbestekoa da aire hau garbituko duten landareak izatea, kajoi edo apalen gainean. Aukera polita dira honetarako kaskadan hazten diren landare eta loreak. 

MueblesBasoko_MueblesGuipuzcoa_Decoración

Egongela:

Landare eta loreek, aurretik aipatutakoaz gain, geure burua erlaxatu eta desestresatzeko erreminta ere izan daitezke, transmititzen duten usain eta edertasunaren bitartez. Hauek erakutsi eta funtzio hori betetzeko egongela toki ezinhobea da, normalean argi gehien duen gela izaten baita.

Kolore ukituak dituzten landare berdeek ongizatea eta oreka dekoratiboa eskaintzen dizkigute, eta modu askotara erakutsi daitezke altzarien gainean: multzotan, bakarrik, konposizioak sortuz, leihoak dekoratzeko, apal eta kajoien osagarri modura… 

Aholkua: landare artifizial eta loreontzi dekoratiboen eskaintza zabala aurki dezakezu Muebles Basoko Altzariak-en, Gipuzkoan. Guretzat, egur naturalaren, landare berdeen eta kolore argien konbinazioa bezeroen ongizate eta poztasunaren sinonimoa da.

 

Esperientziadun enpresa ezagun eta erreferentea da Muebles Basoko Altzariak Gipuzkoan, dekorazioan, altzarietan eta erreformetan. Hori dela eta, gai honen inguruan nahiz beste edozeinetan aholkua nahi izango bazenu, ez zalantzarik izan gurekin kontaktuan jartzeko.

Gipuzkoa Gaur-en argitaratutako artikulua.

SHARE THIS