LOGELAK
Estilo eta kalitate guztietako logelak, baita horman sarturiko, ate tolesgarridun edota irristailu-atedun armairuak ere; eta batez ere, logela bakarrak zurekin eta zuretzat diseinatuak.
Tradizio luze baten emaitza.
Eraikin enblematiko bat. Gurruchaga eta Ochotorena arkitektoek diseinatu zuten pabiloi partikular hau 1987an, inpaktu handia eta asmo-adierazpen bat izan zuena garai hartarako. Gaur egun eraikuntza honek, konpainiaren aktibitate guztia hartzen duelarik. Muebles Garcés ginen lehen, Muebles Basoko-ra eraldatu gara..
Basokon zure beharretara egokitzen diren altzariak topatuko dituzu. Hau baita marka onenak biltzen dituen espazioa.
Estilo eta kalitate guztietako logelak, baita horman sarturiko, ate tolesgarridun edota irristailu-atedun armairuak ere; eta batez ere, logela bakarrak zurekin eta zuretzat diseinatuak.
Egongela gure etxebizitzen ardatz bilakatu da. Zure egongela erosoa eta atsegina izan dadin aholkuak emango dizkizugu. Prezioa zuk zuk jarri, gainerakoa utzi gure esku.
Gure bizitzeko modua eraldatzen ari da, baina zenbat gustatze zaigun sukaldatzea herri honetan! Sukalde-egongela espazioa artikulatzen dugu hain kotizatua dagoen m2-ari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko. Gure adituek aholka zaitzaten utzi eta zeure zeurea den etxea sor ezazu.
Zure seme-alaben logelek behar ezberdinak bete behar dituzte: armairua, ohea, ikasteko nahiz jolaserako gunea… Seme-alaben garapena etxean hasten da eta horregatik, logela aztertu eta zuen seme-alaben mesedera jartzea da gure lana.
Egun guztian zehar amesten duzun lasaitasun momentu horretarako funtsezko atalak dira sofak. Zure esertzeko edo etzateko moduaren araberako sofa aholkatuko dizugu. Gogora ezazu zure sofarekin asmatzeak bizi kalitatea bikoiztuko dizula. Horretarako gure bezeroen asetze maila ziurtatzeaz arduratzen gara.
Zer esan gure bizitzaren herena bere gainean etzanda igarotzen dugun elementuari buruz. Koltxoia erosi bezain laster amortizatzen da eta baita osasunean igarri ere! Behar duzun bakarra gure aholkularitza profesionala da.
Gure etxebizitzetan maiz ahazten dugun espazioa. Zergatik ez espazio atsegin bilakatu? Basokon espazio honek zure higiene pertsonalaren beharrak bete ditzan tematzen gara, baina aldi berean egongelan bezain gustura senti zaitezen nahi dugu.