BASOKO Workshop-a beste tailer batekin dator: Kosmetika naturaleko tailerra, Osabi Naturala-ren eskutik, zeinak azalaren egitura aztertu eta kosmetiko motak erakutsiko dituen.

Data: 2024ko ekainaren 1a

Ordua: 10:00

Iraupena: 3 ordu eta 30 minutu

Kokapena: Basoko (Larrea Auzoa, Villabona)

Zer ikasiko duzu?

Tailerrean, azalaren egitura aztertu eta kosmetikoen forma desberdinak ikusiko dira. Osabi Natura-k krema base bat erabiliz aurpegiko krema bat egiten irakatsiko digu eta bukatzeko, olio esentziaren munduan murgilduko da perfume bat eginez.

Nork har dezake parte?

Ikastaro hau guztiontzat prestatuta dago: hasiberrietatik hasita adituetaraino. Ez da aldez jakituria zehatzik behar; kosmetika naturalen munduan murgiltzeko gogoa besterik ez.

Zer sartzen da prezioan?

Beharrezko material guztia

Osabi Naturala-ren orientazioa eta irakaskuntza

Giro eroso eta atsegina

 

Kosmetika naturalaren inguruan ikasiko dugu ikastaro honetan. Eman izena lehenbailehen zure tokia ziurtatzeko, 8 plaza besterik ez ditugu eta!

 


IZENA EMAN TAILERREAN

Sentitzen dugu, workshop honetarako tokiak agortu dira. Hala ere, gure ikastaroetan interesa baduzu bidaliguzu mezu bat info@basoko.eus helbidera eta jakinaraziko dizugu hurrengoetan!