BASOKO Workshop-ak estreinatzeko lehenengo tailerrarekin gatoz:  terrazzo tailerra, Balma Studio-ren eskutik, zeinak zeramikaren tradizioa ikuspegi garaikidearekin konbinatzen duten.

 

Data: 2024ko otsailaren 29a

Ordua: 15:30

Iraupena: 4 ordu

Kokapena: Basoko (Larrea Auzoa, Villabona)

 

Zer ikasiko duzu?

Tailerrean, erretxinaren oinarrizko teknikak aztertuko dituzu, materialak prestatzetik hasi eta zure maisulana sortu eta dekoratu arte. Balma Studiok urrats bakoitzean gidatuko zaitu, ezagutza praktiko eta artistikoak eskainiz, zure sormena modu bakarrean adieraz dezazun.

Nork har dezake parte?

Ikastaro hau guztiontzat prestatuta dago: hasiberrietatik hasita artista adituetaraino. Ez da aldez aurreko trebetasun zehatzik behar; zeramika eta terrazoaren munduan murgiltzeko gogoa besterik ez.

Zer sartzen da prezioan?

Beharrezko material guztia

Balma Studioren orientazioa eta irakaskuntza.

Giro sortzailea eta atsegina.

 

Terrazoaren magia ezagutuko dugu ikastaro honetan. Eman izena lehenbailehen zure tokia ziurtatzeko, 6 plaza besterik ez ditugu eta!

 


IKASTARO HONETARAKO PLAZAK AGORTU DIRA, BAINA DATOZEN WORKSHOP-EN BERRI JAKIN NAHIKO BAZENU, EMAN IZENA FORMULARIO HONETAN ETA ABISATUKO DIZUGU!: